Proiektua

TUVOTO.EU botoa bideratzeko aplikazio bat da, Espainiako lurraldera mugatzen dena, eta 2019ko maiatzaren 26an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako sortua.

Botoa bideratzeko aplikazioak hautesleak alderdien sistema jakin batean kokatzeko tresna elektronikoak dira. Aplikazio mota honen xedea ez da hauteslearen botoa baldintzatzea, baizik eta kokapen zehatz bat eskaintzea, hautesleak emandako erantzunen arabera eta hautagaitzen proposamenen eta jardunen arabera.

TUVOTO.EU aplikazioak webgune baten forma du, eta erabiltzailea ideologikoki kokatzen duen galdetegi batean oinarritzen da; galdetegi hori gai-multzoka banatuta dago, eta 2019ko maiatzaren 26ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzei buruzkoa da. Galdetegia bukatu ondoren jasotzen dituen emaitzetan, erabiltzaileak modu grafiko eta intuitiboan ikus dezake zein hautagaitza gerturatzen den gehien bere lehentasunetara.TUVOTO.EU ekimena zorroztasun metodologikoan oinarrituta eta alderdi politikoekiko independentzia osoz eraiki da, ezaugarri horiek funtsezkoak baitira gure erabiltzaileei emaitza fidagarriak bermatu ahal izateko.

Proiektua aurrez gauzatutako beste bi formaturekin irabazitako esperientziatik sortu da: 2015ean eta 2017an, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan eratutako EL TEU VOT izeneko plataformatik, alegia. Lehen esperientzia hark 140.000 erabiltzailetik gora izan zituen.

2018an tresna bera baliatu zen Estatu Batuetako agintaldi erdiko hauteskundeetan ere, Florida eta Texas estatuetako senataria eta gobernadorea hautatzeko. Orduko hartan, Univision Noticiasekin batera egin zen proiektua, TUVOTO.APP izeneko domeinuarekin.

NOR GARA

Tecpol Ideogramaren proiektu bat da, teknopolitikarekin lotutako proiektuen analisian, ikerketan eta sorkuntzan oinarritua.

Ideograma komunikazio publikoaren arloko aholkularitza-enpresa bat da, 30 urtetik gorako ibilbidea duena. Gure jardun profesionalaren ardatzetako bat gizarte-berrikuntzarekin eta politikarekin lotutako proiektuetatik abiatzen da, teknologia digitalen bitartez. Horrela, Ideogramak sustatzen, zuzentzen eta bultzatzen dituen ekimenek prozesu politikoak hobetzeko edo erakundeak eraldatzeko tresnak garatzeko helburua izan ohi dute.

 

Proiektu honek CIDOBen lankidetza zientifikoa jaso du.

CIDOB think tank independente eta anitza da, egoitza Bartzelonan duena eta gai internazionalak ikertzen eta aztertzen dituena.

CIDOBek politikako agente guztiei zuzendutako (herritarretatik nazioarteko erakundeetara) informazioa eta ideiak eratu eta eskaintzeko lan egiten du, horrela mundu seguruago, askeago eta berdintsuago bat sortzen lagunduko duten politikak proposatu eta bultzatzeko.