Pribatutasun-politika eta lege-oharra

Erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzea eta bere datu pertsonalak babestea funtsezko helburuak dira IDEOGRAMA SA (aurrerantzean, IDEOGRAMA) sozietatearentzat.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Europar Batasuneko 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren arabera, datuak biltzeko lanak baldintza hauei men egin beharko die:

DATU PERTSONALAK BILTZEARI, HORIEN XEDEARI, LEGITIMATZEARI ETA DATUAK GORDETA EDUKITZEKO DENBORARI BURUZKO INFORMAZIOA

IDEOGRAMAk posta elektronikoz edo telefonoz harremanetan jartzen diren erabiltzaileen datuak bildu ahalko ditu; erabiltzaileek datuon tratamendua legitimatuko dute, atal honetan jasotako baldintzen eta erabiltzaileak emandako onespenaren arabera.

Erabiltzaileak berariaz eta zalantzarik gabe baimentzen du emandako datu pertsonalak gure fitxategietan gordetzea, eta horien tratamendu automatizatua egitea, edo ez, xede hauekin: harremanetan jarri izanaren arrazoia kudeatzeko, maila administratiboan izapidetzeko, gure webgunean aipatutako zerbitzuak emateko edota merkataritza-, sustapen-, eta publizitate-adierazpenak bidaltzeko.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie onespena ematen dutela, orobat, fitxategietan sartutako datuak IDEOGRAMArekin kontratu-harremana duten sozietateei emateko edo jakinarazteko, sozietate horiek aurreko paragrafoan aipatutako xede berdinekin datu pertsonalak tratatzeko gai izan daitezen.

Datuen fitxategiak behar bezala erregistratuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, indarreko legediaren eta hori garatzen duten arauen arabera.

Era berean, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak gorde egingo direla gure fitxategietan, horiek biltzearen edo erregistratzearen helburua gauzatzeko beharrezkoak izateari uzten dioten arte. Ondoren, beharrezkoak izateari utzi dioten datuak ezeztatu egingo dira, baldin eta haiek gordetzeko bidea ematen duen goragoko mailako legeren bat tartean ez badago. Azpimarratu behar da, orobat, datu pertsonalak ezeztatu egingo direla erabiltzaileak hala egiteko eskubidea gauzatzen duenean.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Onespen hau baliogabetu egin daiteke eta erabiltzaileak edonoiz balia ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, kentzeko, eramateko, mugatzeko zein ezeztatzeko eskubideak eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea, hala xedatzen baitu Europar Batasuneko Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak. Horretarako, idatzia bidali beharko du IDEOGRAMAren egoitza sozialera posta arruntez (Consell de Cent kalea 159, A Lokala, 08015 Bartzelona) edo posta elektronikoz  (protecciondatos@ideograma.org helbidera), kasu batean zein bestean NANaren edo antzeko identifikazio-dokumentu baten fotokopia erantsita eta gaiaren eremuan “DATUEN BABESA – IDEOGRAMA” adierazita.

Erabiltzaileak eskubidea du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko, baldin eta uste badu pribatutasun-politika honetan azaldutako eskubideren bat urratu dela, edo irizten badio datu pertsonalen tratamendua ez datorrela bat 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin, edo Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta hori garatzen duten arauekin.

SARE SOZIALAK

IDEOGRAMA sare sozial nagusietan nago: Twitter, Facebook, LinkedIn, YouTube eta Instagram. Hori dela eta, bere gain hartzen du lagun, “Like”, iruzkin, “Pin” eta abarretatik eratorrita, bere perfiletara iritsitako datuen tratamenduaren erantzukizuna.

Erabiltzaileak berariaz onartzen du pribatutasunaren arloan sare sozial edo plataforma horiek dituzten erabilera-baldintzen mende dagoela, eta ahalmena ematen dio IDEOGRAMAri sare sozial horietan eskuragarri dauden bitartekoak erabiliz erabiltzaileei bere jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa helarazteko.

DATU PERTSONALETARA APLIKATUTAKO SEGURTASUNA

Emandako datu pertsonalentzat, IDEOGRAMAk beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartu ditu datuak gal ez daitezen eta hirugarrenek datu horien tratamendurik egin ez dezaten, ez eta horietara jo ere, arloko legeak ezartzen duen bezala eta teknologiaren egoera zein bildutako datuen nolakotasuna aintzat hartuz.

ALDAKETAK

Pribatutasun-politika hau edozein unetan eguneratu ahalko da webgunearen beharrizanek edo pribatutasun-arloko lege-aldaketek hala eskatzen badute; horrela, IDEOGRAMAk soilik du aldaketa horiek egiteko eskubidea.

IDEOGRAMArekin harremanetan jartzeko

Consell de Cent kalea 159, A lokala

Bartzelona (08015 – Bartzelona)

Tel.: 93.488.11.78

protecciondatos@ideograma.org